2024-04-30

SERIEAK EGITEKO ETA MOTRIZITATE FINA LANTZEKO TXANTILOIAK (inprimagarria)

Forma desberdinetako lerro-txantiloi horiek motrizitate fina egiteko balio digute, baita elementu desberdinetako serieak egiteko ere, hala nola ponpoiak, botoiak, plastilinazko bolatxoak, koloretako harritxoak, makilatxoak, lego-piezak edo bururatzen zaigun beste edozer.







2024-04-22

IKAS-EGOERAK HAUR HEZKUNTZAN ereduak

Hemen uzten dizkizuet ikas-egoerak ahalbidetzen dituzten espazio, material eta esku-hartzeen eredu desberdinak.

Baita ikas-egoera berria egiteko txantiloia ere.

GURE LURRA (zientzia)

ZENBAT (matematika)





2024-04-18

GARDETASUN-JOKOA SOINUAREKIN (1go zikloa) eskulanak

Eskulan hau zoragarria da soinuak txikienekin lantzeko. 

Egiteko erraza da eta atentzioa ematen die.

Apalategian bilatzen dute beti.




MATERIALAK
  • Azetato laminak edo plastikozko zorroak, gardenak edota koloredunak
  • Kola zuria
  • Arropako pintzak
  • Pasta koloreztatua, arroz koloreztatua, harritxoak, lepokoetako piezak...

Hobeto ulertzeko, argazkiak jarri eta azaldu egingo ditut.

Azkenean sandwich bezalakoa da: pintzak, azetato, pintzak, piezatxoak, azetato, pintzak.

Azetatoek kolore desberdinak badituzte, politago geratuko dira.